XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, kontutan hartu behar da botoi sinaptikoak ez direla denak berdinak eta batzuk potentziala igotzen badute besteak inhibidoreak izan daitezke eta lehengoen akzioaren kontra jo.

Akzio potentziala zilindro-ardatzetik irteten da eta botoira iristekoan besikulak mantentzen zuten transmisorearen liberazioa bultzatuko dute.

Neurotransmisorea tarte sinaptikoratzean, hartzaile postsinaptikoen gain ihardungo du honen potentziala aldatuz eta nahiko indartsua baldin bada beste akzio potentziala emanez.

Tarte sinaptikoan aurkitzen dira transmisorea hidrolisatuko duten entzimak eta hidrolisi honetatik geratzen diren gaiak berriro neuronak hartuko ditu, edo zirkulazioak garbituko.

Hauxe izango litzateke transmisio nerbiotsuaren mekanismoa, zenbait gauza ondo aztertu gabe utzi baditugu ere.

Uler daiteke, maila honetan akzio farmakologikoaren aukerak zein handiak izan daitezkeen; bai transmisoreen sintesiaren gain, bai hartzaileak blokeatuz bai entzima katabolizatzaileen akzioa eragotsiz.

Baita ere eritasun nerbiotsu eta hain ezezagun ditugun eritasun mentalak sendatzeko osabideak nola zabalduz joan daitezkeen gai honen mamia gureganatuz goazen neurrian.